Home » Berriak, IIP, Nagusia

UPV/EHUk irakasle ez iraunkorrei ere ordaindu beharko dizkie bosturtekoak

Submitted by on 05/04/2017 – No Comment

Lorpen berri bat izan du steilas ek egindako lanak bosturtekoen inguruan, gure afiliatu batek ezarritako demandak aldeko erantzuna jaso du-eta Bilboko Gizarte arloko Epaitegian. Atzo ezagutu genuen ebazpen berri honek aitortutako bosturtekoak ordaintzera behartzen du unibertsitatea, irakasle horren kontratua ez-iraunkorra izan arren, ezerezean utzirik UPV/EHUk irakasle hauei bosturteko osagarria ez ordaintzeko jarritako aitzakia: Jaurlaritzak ez 41/2008 dekretua moldatu beharko lukeela lehenago, kategoria ez-iraunkorrak ere bertan gehitzeko.
Hain zuzen ere, lehen instantziako epai honen arabera, parekoak dira atxiki eta lankide plazen funtzioak, eta lankide iraunkorrak badaukanez bosturtekoaren ordainsariaren kopurua zehaztuta, atxiki plazan diharduenari kopuru horixe ordaindu behar zaio, Dekretu ospetsua ikutu gabe gauzatu daitekeena. Bestalde, epaiak kasu partikular bat aztertzen duenez, ez dio heldu kontratu laboral interinoen bitartez agregatu plaza betetzen duten irakasleen kasuistikari, baina, epaiaren logikaren ondorio zuzentzat jo daiteke irakasle horiei agregatuaren bosturtekoa dagokiela.
Horiek horrela, steilasek UPV/EHUri eskatzen dio lehenbailehen bete dezala epai horrek agindutakoa, alde batera utzirik helegite antzuen ihesbidea, horrela arazoak konpondu beharrean atzeratu eta kronifikatu baino ez baitira egiten, eta, epai hori oinarri harturik, zabaldu dezala behingoz irakasle ez-iraunkorren kolektiboak bosturtekoak kobratu ahal izateko atea, horren inguruko xehetasunak eragile sindikalekin negoziatuz.

Etiketak: