Home » Prentsa oharrak. Iritzia

UPV/EHUn izandako istiluen inguruan

Submitted by on 16/11/2016 – No Comment

UPV/EHUn izandako azkeneko gertaera istilutsuak direla-eta, steilas-ek adie­ra­zi nahi du:

  • Salaketa eta protesta politikoa egi­teko eskubidea beti defendatu ditu steilasek, baita askotan erabili ere.
  • Burdinazko barrak eskuetan cam­pusean azaltzeak eta ondare pu­bli­koak kaltetzeak ez dute zerikusirik borroka politikoari buruz dugun kontzeptuarekin. Kezkatuta gaude, eta gainditutzat geneuzkan iraga­ne­ko gertaerak etorri zaizkigu gogora.
  • Entzutea eta entzuna izatea oina­rrizko eskubidea da sindikatu honen­tzat, geuretzat eta pertsona ororen­tzat aldarrikatzen duguna. Beraz, onartezina iruditzen zaigu Nekane Balluerka errektoregaiari bere adie­razpen askatasuna galaraztea.
  • Istilu hauetan arduraren bat dutenei halakorik berriro ez gertatzeko gal­de­giten diegu. Arbuigarriak izateaz gain, dinamika arriskutsu batzuetara eraman gaitzakete, inork nahi ez dituenak eta inori onurarik ekarriko ez lioketenak.