Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Klaustroan Goirizelaiak egin dituen adierazpenen balorazioa.

Submitted by on 2012-11-30 – 2:54 PMNo Comment

Gaur klaustroaren ez-ohiko saio berri bat ospatu da errektore hautagaiak bere programa aurkezteko UPV/EHUko klaustrokideei. Klaustro hau une gogorrean iritsi da, hots, Madrildik onartu diren murrizketa neurrien aplikazioa UPV/EHUn nolako izango den zehazteko unea. Eta zehaztapen hori klaustro honetan egitea espero zen. Horregatik STEE-EILAS-ek kontzentraziora deitu du gaur UPV/EHUk Bilbon duen Paraninfoaren aurrean murrizketa politiken aurkako jarrera agertzeko, eta gogoratzeko UPV/EHUko hauteskundeetara aurkeztu den hautagai bakarrari krisi garai honetan bera zuzenean arduratu behar dela unibertsitate publikoaren eta unibertsitate komunitatearen eskubideen defentsaz.

Eta horrela izan da. Orain dela gutxi bukatu den klaustroan Goirizelaia hautagaiak honako zehaztapenak eman ditu:

  • Aparteko saria

Goirizelaiak esan du UPV/EHUko langile guztiak abenduko ordainsari osoa kobratzeko neurriak hartuko dituela, horretarako egokienak eta juridikoki seguruenak diren bideak erabiliz.

  • Behin-behineko ezgaitasuna laboralen osagarria

Abenduaren 2oko gobernu kontseilura eramango duela LED-ak finkatzen dituen neurriak baino hobeagoa den proposamena.

  • Lanaldia. 37,5 ordura igotzea (PAS)

Aipatu du luzapen hori gauzatzeko kontutan hartuko duela presentzia fisikoa eskatzen duten beste motatako jarduerak besteak beste, formazio saioak, edota parte hartze instituzionala.

  • Lizentziak, erabilpen askeko egunak, lan egutegia

Dekretuak dituen zirrikitu guztiak baliatuko dituela aipatu neurrien eragina murrizteko. Abenduan aurkeztuko duela 2013ko lan egutegia negoziatzeko.

STEE-EILAS-ek positiboki baloratzen du errektore hauatagiak hartutako konpromisoa abenduko aparteko saria langile guztiei ordaintzeko eta bide propioak jorratzeko LED-ren neurrien eragina ahalik eta txikiena izateko UPV/EHU-n. Hurbiletik jarraituko dugu gaur hartutako konpromisoen betetze maila.