Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Uncilla errektoreordeak egin dituen adierazpenei erantzuna

Submitted by on 2012-02-06 – 1:20 PMNo Comment

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea lehena izan zen. Alperrak eta ia gaizkileak bezala azaldu gintuen prentsa-aldarrikapen haietan, administrazio publikoetan absentismo maila jasanezina zela azaldu zuenean. Aspaldiko taktika da hori: nire karguaren garrantzia eta oihartzun mediatikoaren baliatuz hedabideei deitzen diet, denak etortzen dira eta ateraldiren bat ematen diet, bertaratutakoen artean inork ez didalakoan aurre egingo. Horrela, aurrez gisatutako iritsi potolo bat ematen zaio iritsi publikoari.

Oraingo honetan Juan José Uncilla errektoreordea izan da taktika berdina erabili duena Noticias taldeko hedabideetan: erretiroa hartzeagatiko ordainsariak ordaintzeagatik UPV/EHUk bertan behera utzi beharko lituzke kontratazioak eta formakuntza. Beraz, errez ondorioztatu luke edonork horrela azalduta: kendu ordainsariak.

Errektoreorde jaunak horrela dio: “Sería difícilmente justificable que nosotros, la Institución Académica, primásemos a gente que se jubila en detrimento de otras cuestiones”.

Arreta jar ezazue erabili zituen hitzetan: “Nosotros” hitza erabiltzen du, hau da beraiek, gobernatzen dutenak eta Instituzioa identifikatuz, berdintzak joz. Gainerakoak, urte askotan UPV/EHUn lanean eman ondoren erretiroa hartuko dutenak dira “gente a la que se prima en detrimento de otras cuestiones”. Errektoreordeak erabiltzen dituen kontzeptuak argi samarrak daude.

Hori egitera legez behartuta ez daudela onartzen du Uncilla Jaunak elkarrizketan. Baina, Erkide Autonomoko beste agintariek egiten duten planteamendu berbera egitea logikoa dela adierazten du segidan. errektore jaunak “lealtad institucional” esamoldea erabili zuen gauza berdina justifikatzeko. UPV/EHUn lan egiten dugun langileokin leialtasuna non dagoen galdetzen du STEE-EILAS sindikatuak? Atzo bertan sinatu zena aldebakarrez betetzen ez denean non dago leialtasuna?

Sindikatuak haserraraztea edo ez, horreta dago arazoa esaten du elkarrizketaren beste pasarte batean berriro demagogiaz mozkortuta.

Arazoa ez da hori, Jauna. Sindikatuak ez dira kapritxoz edo umekeriaz haserretzen diren izakiak. Sindikatuak Unibertsitate honetako langileak ordezkatzen ditugu, eta Unibertsitateko agintariekin hainbat akordio sinatu eta, bete ditugu. Bai, guk bete bai.

Sinatutakoa bi aldeek bete behar dute. “Erakundeen arteko leialtasuna” aitzakia hartuta, gustokoa ez dutena aldebakarrez baztertzea edo ezabatzea ez du balio. Aurrekari hau kontuan hartuta, zer aurpegia jarriko dute negoziatzera berriro joateko deia egiten digutenean? Sinetsi beharko al diegu?

Aurrez hartutako jubilazioak ez dira Langile pribilegiatu batzuei EHUk emandako oparitxo bat. Ez dezagun ahaztu, unibertsitatean urteak eta urteak eman dituzten langileak dira. Eta gainera, horretan eman beharreko diru-kopurua ez da Errektoreak azaldu duena. Lanpostu eta plantila berrantolatzeko prozedura baten barruan kokatu behar dira aurrejubilazioak. Bai, hasieran koste bat izango du, baina epe ertain eta luzera begira onuragarriak izango dira guztiontzat, langileentzat zein erakundearentzat. Horrela ez balitz, zergatik sinatu zuten?

Eta ardurari buruz hitz egin behar badugu, ardura erabili beharko duen lehena errektoreordea bera da: ez hartu hedabideak unibertsitateko langileei mezuak bidaltzeko. Areago, ez lituzke erabili beharko argudio maltzurrak, inork ez diola aurre egingo pentsatuta “etxean” jokatzen duelako.

Erretiroagatiko ordainsariak eta kontratatzeko gaitasuna aurrez aurre jartzea kontrajarriak bailira bezala manipulazioa da. STEE-EILASek ere badu prentsa ri deitzea, tenore horretako galderak egiteko: Unibertsitate honetako zuzendaritza taldearentzako eskainitako “stage” edo egonaldietan zenbat gastatzen du UPV/EHUk? Norainoko fakturak ordaintzen zaizkie hotel dotore horiei? Kontratazio ahalmena eta EHU gobernatzen dutenen ordezkaritza-gastuak aurrez aurre jartzera atera gintezkeen prentsaren aurrean, zergatik ez? Hori oso ondo eta errez salduko litzateke, dudarik gabe, demagogikoa izango balitz ere.

Errektore jaunak aurrekontuetaz eta austeritate politikak ezartzeko beharraz hitz egin nahi badu prest gaude gu ere, eta berak badaki non gaude. Baina hitz egingo dezagun ganoraz eta arduraz, eta sinatutakoa errespetatu behar dela oinarri hartuta. Guk ere baditugu ideiak Administrazio honetan gastua murrizteko eta razionalizatzeko. Zer nahiago duzu, errektoreorde jauna, negoziazio mahaian azaltzea, edo hedabideen bitartez jakinaraztea?