Home » Prentsa oharrak. Iritzia

Informazioa Zabaltzeko Zenbait Baliabide Elektronikoak arautzeko Arautegia: ahaztu ohitura zaharrak

Submitted by on 21/03/2014 – No Comment

control-de-internet

Gobernu Kontseiluak “Informazioa Zabaltzeko Zenbait baliabide Elektronikoak arautzeko Arautegia” onartu zuen azken bileran. Eman zituzten argudioak: baliabide elektronikoak erabiltzeko arautegiaren gabezia eta, beste aldetik, sindikatu batek egiten dituen bidalketa masiboek ( eta erantsitako dokumentuekin) betetze-teknikoa eragiten omen dutela.

STEE-EILAS sindikatuak bere haserrea azaldu zion Administrazioari sindikatuak araudi honen negoziaziotik kanpo usteagatik, baita langileei posta elektronikoa erabiltzeko jartzen dizkien mugengatik. Hitz batez, unibertsitateko langileen lan-baldintzak eragiten baititu araudi honek. Aurrekoa gutxi ez eta Administrazioak araudi honetan sindikatuei lanerako inposatzen digun bide berrien egokitasun-teknikoak zalantza asko sortzen dizkigu.

Langileen arteko komunikazioaren mugak
Aurkeztu zuten lehengo zirriborroak onar ezineko mugak ezartzen zizkien unibertsitateko langileei posta elektronikoa erabiltzeko. Alde batetik, lan-eremuko gaiak bidali ahal ziren bakarrik; bere erabilera eta eduki pertsonaleko emailak eragozten zituzten, adibidez.  Era berean “Posta Elektronikoaren erabilera okerra”-ren definizioan sartzen zen talde ugari bati (zenbakia zehaztu gabe) email bat bidaltzea. Eta ondorioz, egoera paradoxiko batera ikus genezake: langile bat espediente bat irekitzea Gabonetako zorion-txartel bat lankideei bidaltzeagatik, adibidez.

Bada denbora lana gure bizitzan oldarka sartu dela, ordua da gure bizitza sar dadila gure lan esparruan
STEE-EILASek Administrazioari proposatu zion ere, langileen eskubideak ukatu ordez, eskaintzen zaion aukera aprobetxa dezala lanean haize berria sar dadila ahalbidetzeko; horretarako unibertsitate-komunitatearen arteko komunikazio bide bat irekiz: bide honen bidez langileen iritziak, proposamenak, beharrak, etab… denon artean jartzeko.  Tresna hau dago jada beste erakundetan arrakasta handiarekin; hor langileek iritziak elkartrukatu, alokatze, saldu, erosi, oparitu publiko egiteko bakoitzaren ekimen pertsonalak edota kolektiboak…

Arazo hauek konpontzeko STEE-EILASek egindako eskaera hauek onartuak izan ziren behin betiko testuan.

 

Formak zaintzea berriro ahaztu?
Bazuten bi bide testu hau bideratzeko: sindikatuekin bildu (Araudi hau dagokiena) eta azaldu omen dituzten berme konstituzionalak eta irtenbide teknikoak ala aurrera egin kosta ala kosta, Gobernu Kontseiluan argi berdea ematea eta gero sindikatuei erabaki burutua bezala aurkeztea bere kudeaketa negoziatzeko.

Gobernu Kontseiluan sindikatuen inguruko ordezkarien ezetza lortzeak ez gaitu harritzen. Badirudi Administrazioak berea egin duela beste garaiko ohitura: “zertara konpondu hitz egiten inposatu ahal badut?”.

Ez dakigu zer berme konstituzionalak dituen testuak sindikatuen informazio-askatasunari buruz eta ez dugu jakingo bere kudeaketa-proposamena negoziazio-foroetan aurkeztu arte. Momentu hori heldu arte bakarrik geratzen zaigu itxarotea haien hitza haizeak ez dezala eraman.

Araudiaren dokumentua jaitsi

Etiketak: ,