Home » Berriak, AZP

Ziberpaskin: STEE-EILAS Unibertsitatearen Buletin berria

Submitted by on 2012-05-24 – 10:38 AMNo Comment

Usadio onak berrartu ditugu, eta Ziberbaskin berri bat argitaratu dugu. UPV/EHUko AZPri eragiten dizkien gai guztiei buruzko informazioa zuri helarazten saiatuko gara buletin elektroniko honen bitartez.

Negoziazio mahaietan, Gobernu Batzordean … parte hartzen dugun esparru guztien berri emango dizugu; eta, gurea eta Unibertsitatearen

etorkizuna hizpide duten foruetan hitzegiten den guztia helaraziko dizugu.

Parte hartzera animatzen zaitugu: bidali zure iradokizunak, zure ideiak, salaketak… eta zure proposamenak noski. Aintzat hartuko ditugu eta negoziazio mahaietara eta bestelako foruetara eramango ditugu.

Buletina ez ba zaizu iritsi eta harpidetza egin nahi baduzu, bidali e-mail bat helbide honetara: boletinak@stee-eilas-unibertsitatea@org, eta “gaian” hau jarri: suscribe PAS